Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2022

Ur-jarioen mekanikak eta artelan naturalak hondartzan

Irudia
Harea-pikor bat gauza sinplea izan daiteke, baina milioika elkartzen eta mugitzen direnean, gauza harrigarriak sor ditzakete. Adibidez, adarkadura patroi zoragarriak hondartzetan, zuhaitzen adaburuak, sustraiak edota ibaien deltak irudikatuz edo marraztuz, diseinu fraktalak sortuz sarritan. Emaitza ikusten dugu, itsasgorak ezabatu arte, baina artelan horiek sortzeko gertatu diren prozesuak ezagutzea zailagoa da.  "Unraveling the Tapestry of Ocean Crust" artikulu akademikoan, Peter B. Kelemen Columbiako Unibertsitateko ikerlaria fluidoen eta arroken arteko erreakzio prozesu hauen nondik-norakoak azaltzen saiatu zen.  Olatuek atzera egin edo marea erretiratu ahala, nahiko malda (baina ez gehiegi) dagoen hareazko azaletan gertatzen den uraren jarioan zentratu zen Kelemen, jario horien mekanikak aztertuz. Prozesu orokorra ondorengo hau litzateke: olatuak edo marea erretiratzean, ur-jarioak kanal txiki batzuk sortuko ditu; kanal txiki horiek aurrean duten harea erosionatuko dute e...