Txundidura sentipenetik haratago

 


“The Miraculous From the Material”  Alan Lightman-en liburu berriaren izenburua da. Ez dut amaitu oraindik, baina orrialdeak pasa ahala kontu interesgarri asko deskubritzen ari naiz eta, bidean, edo bidaian, gozatzen. Erraz irakurtzen da, gainera.


Halare, esaldi bat komentatu edo destakatu nahi nuen, egileak berak helburu gisa nabarmentzen duen bat: «Harridura edo txundidura sentipenarekin bakarrik ikusi ohi ditugun natura-gertakizunei buruzko galderak planteatzea eta erantzutea da liburu honen xedea».


Ez da helburu makala, baina abiapuntua ere ez, batez ere naturan sortzen diren gertakizunen aurrean begiak ondo irekita baditugu. Gauza handia baita txundidura sentipena. Are gehiago fenomenoak ulertzera iristen bagara, horrek magia pixka bat ken badiezaieke ere. 


Sarreran, honi ere heltzen dio egileak, edo ez dio ihes egiten behintzat. «Esperientzia espiritual» bezala definitzen ditu berak, sentipenekin lotuak: beste gizakiekin edota kosmosarekin senti ditzakegun konexioak, animalia basatiekin komunio uneak, eta edertasuna eta mirariak hautematea.

Era batera zein bestera, esperientzia espiritual edo lurrekoa bezala hartuta, ederra da Alan Lightmanek oparitzen digun irakurketa.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Juntando letras (Cora)

Ur-jarioen mekanikak eta artelan naturalak hondartzan